KIROL EGOKITUAREN EUSKAL FEDERAZIOA

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa Euskadiko kirol-federazioen taldearen barne dago, eta arlo horretan eskuordetutako eskumen publikoak gauzatzen ditu, kirol eta desgaitasun anitzeko federazioa izanik. 2004. urtean hasi zen Kirol Egokituaren Euskal Federazioaren ibilbidea, horren aurretik gure erkidegoko lurraldeetan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) kirol egokituan aritzen ziren federazioak zirelarik. Une hartan desgaitasunaren arloan lan egiten zuten pertsona, erakunde eta klub guztiek egindako bultzadaren ondorioa da FVDA-KEEF. Federazio honen sorrerarekin, gure lurraldean lehiatzen diren kirolari guztiei erantzun handiagoa eman nahi zaie, helburu nagusitzat lehiaketa-kirola eta teknifikazioa hartuta. Era berean, FVDA-KEEFak lotura gisa balio du estatuko federazioekin kudeaketa- eta administrazio-mailan.

NORTZUK GARA

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasuna dituena. Bere lehentasunezko helburua honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, desgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial eta mistoak dituzten pertsonentzako kirol egokitua praktika, sustapena eta antolaketa.

1. Kirol Egokituaren Euskal Federazioa kirolariek, teknikariek, epaileek, kirol-klubek eta beste erakunde batzuetako kirol-elkarteek osatzen dute.
2. Eusko Jaurlaritzak eskuordetuta, administrazio-eginkizun publikoak betetzen ditu eta, kasu honetan, Administrazio autonomikoaren agente gisa jarduten du, Kirol Zuzendaritzaren babespean eta koordinazioan.
3. Kirol Egokituaren Euskal Federazioak nortasun juridiko propioa du, eta baita bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa ere, indarrean dauden xedapenetan adierazitako mugekin, bere erantzukizun propioari lotuta.

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa beste kirol-federazio batzuekin elkartu ahal izango da, haien interes komunak lortzeko defentsan eta lankidetzan.
Kirol Egokituaren Euskal Federazioa Espainiako hainbat federaziotako kide da. Federazio horiek, kasuaren arabera, desgaitasun fisikoak (FEDDF), garuneko paralisia (FEDPC), itsutasuna edo ikusmen-urritasuna (FEDC), entzumen-urritasuna (FEDS) eta adimen-urritasuna (FEDDI) dituzten pertsonak biltzen dituzte.

Kirol Egokituaren Euskal Federazioa honako hauek arautzen dute: Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legeak, Euskadiko Kirol Federazioei buruzko 16/2006 Dekretuak eta gainerako garapen-arauek, behar bezala onartutako estatutu eta araudi propioek, eta aplikagarriak diren gainerako lege- edo federazio-xedapenek.

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak honako helburu hauek ditu, bere estatutuen arabera:
1. Kirol-modalitateen ordezkaritza izatea Estatuan eta nazioartean, eta, hala badagokio, federazioa beste erakunde batzuei atxikitzeko araubidea zehaztea.
2. Erakundea osatzen duten lurralde-federazioen jarduera koordinatzea.
3. Erkidegoko kirol-modalitateetako lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea.
4. Parte hartzeko eta lehiatzeko arau propioak ezartzea, lurralde-eremu handiagoko federazioek emandako arauak aplikatzeari kalterik egin gabe, hala badagokio.
5. Estamentu guztien partaidetza instrumentatzea estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.
6. Bere kirol-modalitateko federazio-lizentziak egitea.
7. Bere jarduera garatzean sor daitezkeen kirol-gatazkak ezagutzea eta ebaztea, organo judizialen eta arbitraje-organoen eskumenari kalterik egin gabe.
8. Erregelamenduzko arauak betetzen direla zaintzea eta haien arabera diziplina-ahala erabiltzea.
9. Administrazioarekin kolaboratzea kirolean debekatutako arauz kanpoko metodo, substantzia eta talde farmakologikoen erabilera prebenitzen, kontrolatzen eta zigortzen, horretarako ezartzen den araudiaren arabera.
10. Kirol-modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzea, horretarako ezartzen den araudiaren arabera.
11. Baliabide ekonomiko propioen xedea eta esleipena ezartzea, beste erakunde batzuek beren jarduera garatzeko transferitzen dizkieten baliabideak kudeatzea, eta baliabide guztien aplikazio zuzena kontrolatzea.
12. Lurralde-federazioei eta hari atxikitako kirol-klub eta -elkarteei eman dakizkiekeen diru-laguntzen aplikazioa esleitzea eta kontrolatzea.
13. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekin lankidetzan aritzea kirola sustatzeko helburuak betetzeko eta, bereziki, 14/1998 Legeak zuzenean federazioei esleitzen dizkien lankidetza- eta aholkularitza-eginkizunetan.
14. Estatutuak eta kirol-araudiak prestatzea.
15. Beren lurralde-eremuko kirol-modalitatearen praktikan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea eta, ahal den neurrian, bermatzea.
16. Eta, oro har, kirol-modalitatea sustatzeko eta hobetzeko komeni den guztia egitea.
Kirol Egokituaren Euskal Federazioak lurralde-federazioekin koordinatuta garatuko ditu bere eginkizunak.

LIZENTZIATU-FEDERATU

Eusko Jaurlaritzak, urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioak arautzen ditu, eta III. tituluan, 23tik 32ra bitarteko artikuluetan (biak barne), euskal federazioen eta lurralde-federazioen eskumenak ezartzen ditu, bai eta federazio-lizentzien formatua eta edukia ere (07/07/24an onartutako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak berretsitako lizentzien araudia).

Euskal Federazio honetan federatzeko, dagokion lurralde-federazioaren bidez egin beharko da, banaka edo kirol-erakunde bateko kide izanda.

“DOKUMENTUAK" atalean, Lizentzien Zirkularrean kontsulta dezakezu lizentzia-motaren arabera eman beharreko nahitaezko dokumentazioa, bai eta horri buruzko beste araudi bat ere (aseguruak, datak, etab.).

Honako hauek lor daitezke:

Euskal kirol-lizentzia
FEDDFrekin homologatutako kirol-lizentzia (diskap. fisikoa)
FEDSrekin homologatutako kirol-lizentzia (entzumen-diskap.)
FEDCrekin homologatutako kirol-lizentzia (ikusmen-diskap.)
FEDPCrekin homologatutako kirol-lizentzia (garun-paralisia)
FEDDIrekin homologatutako kirol-lizentzia (diskap. Intelektuala)

Lehen aipatutako atalean inprimaki horiek guztiak deskarga ditzakezue, baita klubaren afiliazioa eta lizentzien kostua ere.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

José Javier Conde

Porfirio Hernández Zubizarreta

Itxaso Carrillo

Gotxon García

Blanca Aranguren | Ricardo Gaisan | Aitor González | Txema Alonso | Amaia Elizondo | Javier Camacho | Sergio López | Pablo Hernandez | Ander Romarate | Javier Ríos | Ana Mª Borrezo

KIROL-MODALITATEAK

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak honako kirol-modalitate hauen gaineko eskumena du:

JUDOA
JUDOA

GURPIL-AULKI ELEKTRIKOKO HOCKEYA
GURPIL-AULKI ELEKTRIKOKO HOCKEYA

POWERLIFTING-A
POWERLIFTING-A

XAKEA
XAKEA

PADELA
PADELA

ANPUTATUENTZAKO FUTBOLA
ANPUTATUENTZAKO FUTBOLA

ATLETISMOA
ATLETISMOA

NEGUKO KIROLAK
NEGUKO KIROLAK

ITSUENTZAKO FUTBOLA
ITSUENTZAKO FUTBOLA

ESGRIMA
ESGRIMA

TIRO OLINPIKOA
TIRO OLINPIKOA

DI FUTBOLA
DI FUTBOLA

GURPIL-AULKIKO SASKIBALOIA
GURPIL-AULKIKO SASKIBALOIA

IGERIKETA
IGERIKETA

PC FUTBOLA
PC FUTBOLA

BOCCIA
BOCCIA

SLALOM-A
SLALOM-A

GOALBALL-A
GOALBALL-A