Kirol Egokituaren Euskal Federazioak honako kirol-modalitate hauen gaineko eskumena du:
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat gara, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasuna dituena. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan desgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial eta mistoak dituzten pertsonentzako kirol egokituaren praktika, promozioa eta antolaketa du lehentasunezko helburu. Gure estatutuen arabera, helburu hauek ditugu:
Kirol-modalitateen ordezkaritza izatea Estatuan eta nazioartean, eta, hala badagokio, federazioa beste erakunde batzuei atxikitzeko araubidea zehaztea.
Erakundea osatzen duten lurralde-federazioen jarduera koordinatzea.
Parte hartzeko eta lehiatzeko arau propioak ezartzea, lurralde-eremu handiagoko federazioek emandako arauak aplikatzeari kalterik egin gabe, hala badagokio.
Estamentu guztien partaidetza instrumentatzea estatuko eta nazioarteko lehiaketetan.
94 473 02 44
94 403 96 03
677 907 664
info@deporteadaptadoeuskadi.org
OFICINA: Ctra. Basurto-Kastresana, 70-2º-Módulo 14. 48002 Bilbao (Ref. Bilbao Hostel)